La colección del Museo de Armas EUS

La colección del Museo de Armas

Bilduma

La colección del Museo de Armas

 

Hirurogeiko hamarkadan, Félix Alfaro Fournier jaunak Arabako Foru Aldundiari arma eta askotariko gauzen multzo bat laga zion. Arabako Arma Museoaren jatorria izan zen hori. Bilduma ondoko hamarkadetan gehituz joan zen, erosketak eta beste dohaintza batzuk zirela medio.

Gaur egun, bilduma 1500 pieza baino gehiagok osatuta dago, funtsean, Historiaurretik XX. mendearen hasierara arteko eraso eta defentsa-armek eta horiekin loturiko tresnek osatzen dute, baita informazio osagarria ematen duten zenbait osagai ere.

 

La colección del Museo de Armas

 

Arabako Arma Museoko erakusketa bi solairutan banatzen da eta irizpide kronologikoen arabera antolatuta dago.

Historiaurreko armak eta beren bilakaera teknikoa, erabilera arrunteko gauzetatik abiatuta, azaltzen dira. Metal Aroko arma zurien oinarrizko motak ikus daitezke, lehen brontzez eta gero burdinaz eginak, hala nola falcata izenekoak –Penintsularen ekialdearen bereizgarria den ezpata makurrak-.

Erdi Aroko hainbat balezta azaltzen dira. Arma hauek arkua ordeztu zuten, indar eta helmen handiagoa baitzuten, eta garrantzi handienekoak izan ziren su-armak hedatu ziren arte. Interes berezia dute Gasteizko goialdean egindako indusketetan aurkitutako kamisoteak, ezpata laburrek eta beste arma batzuek. XII. mendearen amaiera aldean datatuak dira.

Defentsa aldetik, burdin ezkatazko halakreta eta altzairuzko mailazko kota, XII. mendetik aurrera erabili zena, elementurik garrantzitsuenak izan ziren XV. mendean armadura agertu zen arte.

Lehenengo su-arma eramangarrien eraikuntza (esku-kainoia, jatorria artillerian duena), XV. mendearen erdialdean, eta haien erabileraren hedapena eta ondoko mendeetako bilakaera teknikoa zabal azaltzen dira Museoko bilduman.

Azkenik, afrikar, ekitaldetar eta arabiar armei eskainitako atalak ale guztiz desberdinak erakusten dizkigu: Afrika erdialdeko Historiaurreko lantzetatik XVI. mendearen amaiera aldeko japoniar samurai armadura baliotsuetara.

 

La colección del Museo de Armas

 

Museoaren atal berezi bat 1813. urtean, Independentziako Gerra amaitzear zegoela, Gasteizen izan zen guduari buruzkoa da. Bertan, frantses tropak, atzeraka zihoazela, garaitu egin zituen ingeles-espainiar-portuges armadak. Guduaren planetan esku hartu zuten pertsonaietako batzuen erabilera pertsonaleko gauzak, guduan erabili ziren armak eta haren mementu erabakigarrien maketak eta diaporamak direla medio azaltzen da gerra-gertakari hau.