Bisita - armamuseoa
Visita Museo Armería EUS

Bisita
Arma Museoak armen historia eta bilakaera erakusten ditu, gizateriaren jatorrietatik XX. mendearen hasiera aldera arte. Batzuk eraso eta defentsa personal edo kolektiborako armak dira; beste batzuk ehiza, jolasa, trebezia edo agerketa dute helburua; guztiek garaiko teknologiarik aurreratuena islatzen dute eta asko beren arte balioagatik nabarmentzen dira.
Bildumaren partetik handiena Europako armak dira, baina badaude Afrikako eta Ekialdeko armak ere, baita uniformeak, kondekorazioak, dominak eta txanponak ere.
Aipamen berezia merezi du Gasteizko Gudaldiari (1813) eskainitako atala, gertakizun horrekin zuzeneko lotura duten material interesgarriekin osatua.
Hezkuntza jarduerak
- Hezkuntza programak
- Bisita gidatuak eta dinamizatuak
- Lantegi didaktikoak
- Familientzako programak
Informazio eta erreserbatzeko telefonoa: 945 181925
educacionmuseosyarqueologia@araba.eus
Asteartetik larunbatera
10:00 - 14:00 eta 16:00 - 18:30
Igande eta jaiegunetan
11:00 - 14:00
Astelehenetan itxita (jaiegunetan izan ezik)
Astelehena jaieguna izan bada, asteartean itxita