50. urteurrena

50. urteurrena

1975-2025

Arabako Foru Aldundiaren Arma Museoak gaur egungo kokalekuan, Ajuria Enea Jauregiko frontoian, mende erdia daramala ospatuko du 2025ean. 1941az geroztik, bilduma hainbat egoitzatan egon da ikusgai, hala nola Arabako Etxean, Portaloian eta Gobeo-Guevara San Juandarren Arma Etxean, harik eta 1975ean gaur egun dagoen kokalekura eraman zuten arte.

Museoa armen historiaren eta bilakaeraren erreferente izatera iritsi da. Historiaurretik XX. mendera arteko piezak ditu: armadurak, arma zuriak, su armak eta ezin konta ahala istorio kontatzen dituzten pieza paregabeak. Urteurren honetan, eraikin enblematiko honetan bost hamarkada daramatzala ospatzeaz gain, museoak ondare historikoaren kontserbazioarekin eta zabalkundearekin duen konpromisoa ere ospatuko du. Erakusketa iraunkorraren eta hezkuntza jardueren bidez, Arabako Arma Museoak adin guztietako bisitariak erakartzen ditu, eta iragana esploratzera eta orainean duen eragina ulertzera gonbidatzen ditu. Arabako historia eta kultura ospatzeko une gogoangarria da.

 

Arabako Arma Museoa