Eduki publikatzailea

J. S. Elkanoren aztarnaren bila

J. S. Elkanoren aztarnaren bila

Arabako Arma Museoak maileguz eman dizkio Bilboko Itsamuseumari bere bildumako hiru lan. J. S. Elkanoren aztarnaren bila izeneko erakusketa 2021eko maiatzaren 30era arte egongo da ikusgai.

J. S. Elkanoren aztarnaren bila erakusketak Juan Sebastian Elkanoren bizitzan sakondu nahi du (1487/88-1526): bisitariek aukera izango dute Elkanoren bizitzaren aztarnari segitzeko, eta jakiteko nolakoa zen Elkanoren bizitza zirkumnabigazioaren aurretik, bitartean eta ostean. Zirkumnabigazioa orain dela 500 urte abiatu zen, espezia-irletara joateko bide berri bat topatu nahian.

Mailegatutako hiru piezak honako hauek dira: armadurabegizta erako esku-babesa duen ezpata eta balezta, guztiak espainiarrak eta XVI. mendekoak.

 

Lekua

Itsasmuseuma, Bilbo

Izenburua

J. S. Elkanoren aztarnaren bila

Data

2021eko maiatzaren 30era arte