Eduki publikatzailea

Danimarkako sablea

Danimarkako sablea

Arabako Arma Museoak Europako CollectionCare proiektuan parte hartzen du. Proiektu honen xedea da zerbitzu berritzaile eta ekonomikoa sortzea prebentziozko kontserbaziorako, objetu kulturalak bana-bana monitorizatuta haiek erakutsi, biltegiratu, manipulatu eta garraiatzen direnean.

 

Proiektu honen barruan, Danimarkako Rosenborgen dagoen Danimarkako Errege Bildumaren (The Royal Danish Collection RDC) funtsetako pieza bat dago ikusgai Gasteizen.

1820 inguruan Danimarkan egindako ofizialaren sable bat da. Badirudi sable hau 1762ko zalditeria arinerako (Husares) arauzko sablearen ondorengoa dela, baina, hala ere, xafla kurbatuagoa zuen.

 

Danimarkako Federiko VI.a erregea, batez ere 1820tik aurrera, honen antzeko sableekin hainbat aldiz erretratatu zuten.

 

Urre-koloreko letoizko heldulekua nabarmentzen da, ezpata-buruan lehoi-buru batekin amaituta. Gida edo ezkutua errege monogramaz koroatutako armarriz osatuta dago. Eskutokia nakarrezkoa da. Apur bat kurbatua den xaflak «FR VI» inskripzio koroatua du. Zorroa urre koloreko letoizkoa da eta Danimarkako armarri osoarekin apainduta dago.

Aldi baterako erakusketa
Danimarkako sablea

2022/05/18 – 2022/06/07